Euskera

OLIO EKOLOGIKOA
“El Pajarete Ecológico”

“El Pajarete” olio ekologikoak nekazaritza ekologikoa egiten den lursailetako olibetan du jatorria; lursail hauek Andaluziako Batzorde Ekologikoan daude erregistraturik. Lechina, manzanilla eta picual motak Guadalete ibai-arrotik datoz, Grazalema Mendizerrako Parke Naturalaren ondoan, Cadiz probintzian (Andaluzia. Espainia); oso preziatuak izan dira beren kalitate eta frutagustuko zaporeagatik erromatarren garaitik (K. A. II mendetik – K. O. III mendera).
Olio gozo hau “El Callejón” errotan ateratzen da, Prado del Rey-n (Cadiz). Bere artisau-ezaugarriengatik, Andaluziako Batzorde Ekologikoak “ekologiko”-tzat jo du, 0044/I zenbakiarekin.
Errota tradizional honetan honela lortzen da olioa: harriz ehota, hotzean zanpaturik, espartzuzko kapazuetan, eta modu naturalean hiru hilabetetan XIX. mendeko treska beiratuetan dekantatuz iragazita. Honela, bere purutasun osoa gordetzen du.
Produktu honek ez dauka gehigarri artifizialik (adibidez, ongarri edo pestizidak), eta ez du desnaturalizazio-prozesurik jasaten (presio eta tenperatura altuak).
Horretaz gain, bere ezaugarri prebentibo eta sendagarriengatik aurka egiten die arterioesklerosi, gastritis, kolesterol eta larruazaleko eta bihotzeko gaixotasunei. Guzti hori dela eta, ezinbesteko produktua dugu elikadura osasungarri eta sukaldaritza naturalerako.

BASOLIBA-OLIOA
“El Callejón”. Especial de Acebuchina

“El Callejón” errotan basoliba-olio birjina ateratzen da. Basoliba basolibondoaren fuitua da (O. Oleaster). Guadalete ibai-arroan biltzen da, Grazalema Mendizerrako Parke Naturalaren ondoan, Cadiz probintzian (Andaluzia, Espainia).
Zuhaitzak adar zurrun eta tenteak dauzka, azal leuna eta adar arantzatsuak. Oso astiro hazten da: garapen osora heltzeko, 70-80 urte behar dira.
Basoliba txikia da, hezur handi eta mami gutxirekin. Bakarra da bere fintasun eta usain gozoari esker. Baina oso olio gutxi ematen du eta, lortzeko zailtasuna dela eta, oso ekoizpen mugatua du.
Basoliba-olioa ehun urtetik gorako olio-errota batean ateratzen da: harriz eho eta kapazuetan hotzean zanpatuta. Iragazpena modu naturalean XIX. mendekoak diren eta barnetik beiratuta dauden tresketan dekantatuz egiten da; horrela, ezinhobeto gordetzen dira bere ezaugarriak.
Olioak funtsezko lekua hartzen zuen berant erromatar inperioko nekazal-ekoizpen espainiarraren barruan. Garai hartan, Erroma eta Rin-eko “limes”-era esportatzen zen. Adibidez, autore klasiko batek, Ausoniok, orduko oliorik ospetsuentzat jo zuen Betikakoa.